Funtzio koadratikoak- Parabolaren forma

Egilea:
aratzo

Parabola baten forma koefizienteen arabera

Beheko adierazpenean parabola bat duzu. a, b eta c aldatu ditzakezu "irristagailuak" mugituz eta ikusi nola aldatzen den forma. Erantzun beheko galdereieta egin eskematxo bat zure koadernoan

Nolakoa da funtzioa a= 0 denean?

Norantz doaz adarrak a>0 denean?

Norantz doaz adarrak a<0 denean?

Nola aldatzen da parabolaren forma a handitzen denean?

Alda ezazu c-ren balioa. Grafikoa ikusita, zer adierazi nahi du "c"-k?