2. ariketa: biraketa-gorputzak lantzen
Irudi lau bat (poligono bat, adibidez) zuzen baten inguruan biratzen dugunean (biraketa-ardatza deritzona), biraketa-gorputz bat lortzen dugu. Kanpoaldean sortzen den gainazalari alboko gainazala deritzo.
Orokorrean, konoa, zilindroa eta esfera lantzen diren arren, ohituta gaude azalera horiek gure egungo bizitzan ikusten: edalontzi, kopa, ontzi, baloi, mahai-lanpara, bonbilla, bonbona, loreontzi, kupula, buia...
Ariketa honetan, forma ezberdinekin sortutako biraketa-gorputzak aztertuko ditugu;
GALDERAK
- Deskribatu nola kokatu behar diren puntu urdinak zilindro bat lortzeko. Zer irudi lau mota birarazi behar da ardatzaren inguruan zilindro bat lortzeko?
- Deskribatu nola kokatu behar diren puntu urdinak zilindroa ahalik eta lodiena izateko.
- Deskribatu nola jarri behar diren puntu urdinak aurreko zilindroaren lodiera erdia duen beste zilindro bat lortzeko
- Deskribatu nola jarri behar diren puntu urdinak kono bat lortzeko. Zer irudi lau mota behar da ardatzaren inguruan biratzean kono bat lor dadin?
- Deskribatu nola kokatu behar diren puntu urdinak kono-enbor bat lortzeko. Zer irudi lau mota biraraztean lortuko da kono-enbor bat?
- Deskribatu nola jarri behar diren puntu urdinak arkatz zorrotz bat lortzeko.
- Azaldu nola kokatu behar diren puntu urdinak gezi txiki bat lortzeko.
- Azaldu nola jarri behar diren puntu urdinak karrete bat lortzeko.
- Deskribatu nola kokatu behar diren puntu urdinak diabolo bat lortu ahal izateko.
- Deskribatu nola kokatu behar diren puntu urdinak esferaren itxura lor dezagun. Zer irudi lau behar da esfera lortu ahal izateko?
- Puntu urdin guztiak zuzen berean baldin badaude, zer gorputz lor ditzakegu?
- Tornuaren altuera 13 cm-koa bada eta diametroa ere 13 cm-koa bada, zein bolumen izango du bertan egin daitekeen zilindrorik handienak? Eta konoak? Eta esferak?