iOS - Kalkulagailu Zientifikoaren Azterketa-modua




Gertatu Azterketa-modua


Kalkulagailu Zientifikoaren Azterketa-modua lehenengo aldiz erabiltzen ari bazara, azterketaren bukaeran Azterketaren Zehaztapenak dituen pantaila-irudia gorde ahal izateko argazki-galeriarako sarbidea eman beharko duzu.

Hasi Azterketa
Ondoren, Hasi Azterketa leihoa agertzen da eta han Azterketa-modua abia dezakezu. Hasi aukeratu ostean kronometroa martxan jarriko da. Goiburuaren kolorea more koloretik berdera aldatuko da. Azterketa guztiak hutsik hasten dira. Azterketa aurreko eragiketarik balego, automatikoki ezabatzen dira. Azterketak dirauen artean, ezin da inolako kalkulurik gorde.

Azterketaren Zehaztapenak
Azterketan zehar
Azterketaren Zehaztapenak beha ditzakezu. Han data eta hasiera-ordua ikus daitezke. Gainera, azterketaren egoera beha daiteke (OK edo alerta). Azterketaren Zehaztapenak Aplikazioaren
Menuan daude.



Irten Azterketatik
Azterketa bukatzen denean, Azterketa-modutik irteteko Aplikazioaren
Menuko
Irten Azterketatik aukeratu. Zure erabakia agertuko den leihoan Irten sakatuz berretsi beharko duzu.
Azterketa-modutik irten ostean, Azterketaren Zehaztapenak automatikoki azalduko dira. Leiho horren pantaila-irudia zure gailuaren argazki-galerian gordeko da gero berriz ikus ahal dezazun.



Zure iPhone edota iPad-a ez dago Kalkulagailu Zientifikora Aplikaziora finkatuta jada. Zure gailuak dituen ezaugarri guztiak erabil ditzakezu orain. Ohartu berriz linean egoteko, Hegaldi-modua desgaitu beharko duzula.
Azterketa-modua eta Segurtasuna
GeoGebra Azterketa-moduan zauden bitartean, hura erabiltzera mugatuta zaude. iOS 11 eta bertsio berrienetan ez da posible Kalkulagailu Zientifikoaren Azterketa-modua askatzea. Zure iPhone edota iPad-eko teklek ez dute ohi bezala funtzionatuko aplikazioa finkatuta dagoen bitartean.
Edonola ere, hura askatzeko eraren bat aurkituko bazenu, abisu-leihoa berehala azalduko litzateke. Goiburua gorri kolorekoa bihurtuko litzateke eta, gainera, abisua Azterketaren Zehaztapenenetan ere azalduko litzateke.
