Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Gorputz geometrikoen garapena-(r)en kopia

Ariketa honetan pentsatu baino ez duzu egin behar.
Helburua: gorputz geometrikoen garapena ezagutzea Egitekoa: Ariketa honetan pentsatu baino ez duzu egin behar. Saiatu zaitez erantzunen laukitxoan klik egin aurretik gorputz horien garapena nolakoa den pentsatzen. Garapenean pentsatu aurretik, zenbat aurpegi dituzten jakiteak lagunduko zaitu. Aurrera!

Justifikazioa

Baliabide honi esker Curriculumeko Matematikarako Konpetentziako 2. zikloko 4.Multzoa. Geometriako hainbat eduki landu daitezke: -Forma lauak eta espazialak:
  • Gorputz geometrikoak: elementuak eta erlazioak.
  • Poliedroak. Oinarrizko elementuak: erpinak, aurpegiak eta ertzak. Poliedro motak
  • Gorputz biribilak: konoa, zilindroa eta esfera.
  • Irudi batzuetatik abiatuta irudi lauak eta gorputz geometrikoak eratzea, konposizioz eta deskonposizioz.
Izan ere, baliabide honetan ikasleek nahi adinatan esperimentatu dezakete, banaka zein taldean, gorputz geometriko bakoitzaren ezaugarriak eta garapena identifikatu eta barneratu ahal izateko. Hortaz gain, egindako ariketak beraien kabuz zuzentzeko erabil dezakete. Irakasleak bidalitako jarduera gorputz geometriko baten aurpegi kopurua adieraztea izan baitaiteke eta ondoren ikasleen baliabide honen bidez beraien ariketa zuzentzea. Honi esker, garapen integrala sustatzen da, beren buruari egindako zuzenketen bitartez ikasten baitute. Metodo hau taldean ere erabili daiteke, baliabide hau erabiliz, taldekideak jarduerak elkar zuzendu ditzaten. Bestalde, irakasleak beste material batzuekin batera irakasketa baliabide gisa erabil dezake. Elementu manipulatiboak erabiltzeaz gain, saioan zehar baliabide hau erabil dezake ikasleek lehenengo aldiz gorputz geometriko bakoitzaren garapena eta aldeak ikus ditzaten.