Lan-orri Dinamikoen Diseinuaren Gidalerroak

Lan-orri Dinamikoen diseinuaren hurrengo gidalerroak 2006ko udazkena eta 2007ko udaberrian NSF MSP eskoletan irakasleek egindako formakuntza-ebaluzioaren emaitza dira. Gidalerrook Clark eta Mayer1 irakasleek ezarritako multimedia bidezko ikaskuntzarako diseinu-printzipioetan oinarrituta daude. Gidalerro hauek Lan-orri Dinamikoak sortzerakoan egiten diren hankasartze ohikoenak saihesteko laburtu eta bideratu dira. Bide batez, beraien kalitatea hobetu nahi izan da ikaskuntza eraginkorragoa bultzatuko dutelakoan. Nahiz eta zenbait gidalerrok begi-bistakoak direla eman, oso erabilgarriak izan zaizkigu beste irakasle batzuei zehatz-mehatz azaldu eta eztabaidatzeko.
1 Clark, R. and Mayer, R.E. (2002): e-Learning and the Science of Instruction. San Francisco: Pfeiffer, 2002