3. ariketa: Txontxongiloa
Nire anaiarentzako pinotxoren txontxongilo bat egin nahi dut baina oraindik ez dakit zein tamainatakoa egin nahi dudan.
Lagunduko didazu zuk?
Eraiki zuk nahi duzun tamainako txontxongiloa
EGIN BEHARREKO LANA
Arazo txiki bat dut: txontxongiloa egiteko egurra eta pintura erosi behar ditut. Eta gainera dirua gurasoei eskatu behar diet. Baina zenbat kostatuko zaidan kalkulatzen ez dakit.
Txontxongiloa egiteko egurraren prezioa 0,65 €/cm3 da.
Gero, ordea, egur kolorearekin bakarrik ez dut utzi nahi eta guztia pintatu nahi dut. Zortea dut, kolore guztiek prezio bera dute eta.
Pinturaren prezioa: 0.23 €/cm2
Guztira gurasoei zenbat diru eskatu behar diedan kalkulatuko didazu?
Eskerrik asko!