Diseinuaren Gidalerroak 3: Azalpenak eta Ariketak

Estilo pertsonala, laburra eta argia Saiatu zure azalpenak eta galderak modu labur, argi eta gertuan idazten. Erabili 'zu' hitza testuan eta saiatu ikasleei zuzentzen. Galdera-kopuru txikia Ez erabili hiruzpalau galdera / ariketa baino gehiago zure Lan-orrian ikasleak pantailan behera mugitzea ekiditeko. Galdera gehiago egin nahi badituzu, sortu beste Lan-orri bat. Egin galdera zehatzak Ekiditu 'Zer da X-ren kasuan beti betetzen dena?' bezalako galdera orokorrak eta utzi argi zer den ikasleek egin behar dutena. Adibidez, 'Zer gertatzen zaio X-ri Y mugitzen duzunean?'. Zure ikasleek Lan-orri Dinamikoarekin lan egiterakoan oharrak hartzea gomendatzen dugu (adb., txertatu galdera irekiren bat Lan-orrian zure ikasleek oharrak hartu edota galderak erantzun ahal izan ditzaten). Zure ikasleek behatutakoa edota erantzunak paperean idaztea nahi baduzu, Lan-orrian esan ezazu. Egin zure eraikuntzaren erreferentziak Zure testuak zure eraikuntza elkarreragilearekin bateragarria izan behar luke. Adibidez, saiatu kontzeptu berriren bat zure eraikuntzaren laguntzaz azaltzen isolatutako definizio estatikoa eman baherrean. Gainera, zenbait gako-hitz kolorezta ditzakezu, erreferentzia egiten duten objektuen kolore berdina izan dezaten. Honek testua irakurtzen errazagoa egiten du eta zure ikasleei objektu horren irudikapenak aurkitzen lagunduko die. Zure entzuleak ikasleak dira Beste hezitzaile batzuentzat informazioa gehitu nahi baduzu (adb., ikasgaiaren plana, soluzioak), zure Lan-orriaren metadatan egin ezazu (adb., Lan-orriaren Ezarpenen Laburpen Txikia atalean). Zure ikasleek ez lukete informazio horrekin denbora galdu behar. Erakusteko eraikuntza Zure eraikuntza elkarreragilea erakusteko soilik bada, Lan-orri Dinamikoan ez luke inolako ariketarik ezta galderarik egon behar. Testurik badu, ikasleentzat ere ulergarria izan behar luke.