Hanoiko dorreak
Puzzle ospetsu honen helburua disko guztiak A zutoinetik C zutoinera mugitzea da, arau hauek jarraituz:
1) Disko pila bakoitzetik, besteen gainean dagoen diskoa bakarrik mugitu daiteke.
2) Inola ere ezin da disko bat txikiago baten gainean jarri.
3) Diskoak banan-banan mugitu behar dira.
4) Transferentzia osoa ahalik eta mugimendu gutxienetan osatu behar da.
Joko honekin lotuta dago puzzlea bera bezain ospetsua den istorio bat. Istorio honek antzinatik hiru txoko hauek gorde dituen tenplu baten berri ematen du. Tenpluko apaizek, belaunaldiz belaunaldi, mugitzen dituzte 64 disko urrezko jatorrizko pilatik helmugako pilara. Kondaira honen arabera, puzzlearen azken mugimendua egiten denean, mundua amaituko da.
Kondairak dioen bezala, 64 disko baleude A zutoinean, milaka milioi urte beharko lirateke transferentzia hau osatzeko. Beraz, disko kopurua gehienez 10era mugatzea erabaki dugu.
Puzzle honi lehen aldiz heltzen badiozu, hobe da disko kopuru txiki batekin hastea (hiru edo laurekin nahikoa).