Simetriak lantzen

Simetriak marrazteko ariketa
Saiatu agertzen diren irudien, irudi simetrikoak markatzen. Horretarako, goiko aukeretatik bigarrena sakatu (Puntua) eta markatu ardatzaren beste aldean non uste duzu agertuko direla irudi bakoitzaren irudi simetrikoak. Hori egin ostean, goiko aukeretatik "islatu objektua zuzen batean" aukera hartu (eskumatik hasita, laugarrena). Honekin, irudi bakoitzaren irudi siemtrikoa zein den jakin ahal izango duzu, horretarako, klik egin irudi baten gainean, "Triangelua"ren gainean adibidez, eta gero margoztuta dagoen ardatzaren gainean, eta "Triangelua"ren irudi siemetrikoa agertuko da.

Justifikazioa

236/2015eko Dekretuaren II. eranskinean oinarriturik, 2. ziklorako matematikarako konpetentziak barne hartzen dituen edukien artean, geometria da 4. multzoan landu beharreko edukia (169.or). Izan ere, erregulartasunak eta simetriak lantzen dira, zehazki irudietan eta objektuetan simetriak identifikatzea. Ariketa honetan, agertzen diren simetriak non dauden irudikatu beharko dute. Hori jakinda, ariketa hau oso erabilgarria da edozein irudiren simetria lortzeko, irudi osoa irudikatu beharra ez dagoelako. Gainera, erreferentziako ardatzak eta atzeko laukiak daudenez, konpasik gabe simetriak egiteko aukera dago.

Azalpena

Ariketa honen helburua, agertzen diren irudi lauen simetriak non egongo diren asmatzea da. Horretarako, lehenik, puntua botaia sakatuz, agertzen diren irudien puntu bat aukeratuko dugu (Gomendagarria erpin bat edo zentroa izatea). Horren ondoren, ardatzaren beste aldean, jarritako puntu horren simetria non egongo den asmatzen saiatuko gara, puntua jarriz. Puntuak jarri ondoren, islatu objektua zuzen batean botoia aukeratuko dugu. Botoia aukeratzen dugunean, lehenik, ditugun irudi lauetako bat aukeratuko dugu eta ondoren ardatza. Hori egiterakoan, aukeratutako irudi lauaren simetria agertuko da. Hori irudi lau guztiekin egingo dugu. Bukatzeko, hasieran jarritako puntuak simetrikoki koinziditzen duten egiaztatuko dugu.