Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

5. Baliabidea: Angeluekin jolasean

Graduatzailea erabiliz ondorengo batuketak egin.

EGITEKOA:

Adibidean ikusten den bezala, hiru angelu dituzu eraldatzeko eta gehieketak egiteko. Egin nahi duzun gehiketaren lehenengo angelua ezartzeko, har ezazu angelu gorria eta egokitu bere zabalera, gauza bera egizu berdea eta urdinarekin. Hori egin ostean, finkatu dituzun hiru angeluen arteko gehiketaren emaitza zein den jakin ahal izango duzu. Gai zaren edo ez ikusteko hurrengo gehiketak egitera animatzen zaitut! 10º+15º+25º= 120º+60º= 60º+150º85º= 45º+80º= 63º+21º= 105º+52,2º= 180,5º+23,5º= 88,2º+100,5º+56º=

JUSTIFIKAZIOA:

Baliabide honekin angeluak landuko dira eta angelu ezberdinen arteko baturak zein ezugarri dituen. Honi esker, haurrak graduatzailea era fisikoan lantzeaz gain, birtualki erabil daitekela ikus dezakete. Haur gehienek ordenagailua atsegin dute eta erakargarriagoa iruditzen zaie lana ordenagailuaren bidez egitea modu tradizionalean egitea baino. Graduatzailearen erabilera modu honetan eginik, haurrek beste aldagai bat izango dute. Honela angeluen gehiketak modu biasualean landuz.