Erabiltzailearen Interfazea

GeoGebra Kalkulagailu Zientifikoaren Erabiltzailearen Interfazea Goiburua, Sarrera-eremua eta Kalkulagailu Zientifikoaren Teklatuaz osatuta dago. Oharra: Kalkulagailu Zientifikoaren Teklatua Sarrera-eremuan klik egiterakoan azaltzen da.
Image

Goiburua

Menua Zabaldu GeoGebra Kalkulagailu Zientifikoaren Menua zure eragiketak ezabatzeko, beste GeoGebra-aplikazio batzuk (adb., GeoGebra Kalkulagailu Grafikoa) zabaltzeko, Azterketa-modua gaitzeko, ezarpenak aldatzeko edota laguntza eskuratzeko. Desegin Desegin egindakoa pausoz pauso. Oharra: Desegin botoia automatikoki azaltzen da Goiburuan eragiketa bat edo gehiago egiterakoan. Berregin Berregin egindakoa pausoz pauso. Oharra: Berregin botoia automatikoki azaltzen da Goiburuan pauso bat edo gehiago desegiterakoan. Ezarpenak Zabaldu Ezarpenak angelu-unitateak, biribiltzeko hamartar-kopurua, hizki-tamaina zein hizkuntza aldatzeko.

Kalkulagailu Zientifikoa eta Sarrera-eremua

Idatzi zure eragiketak Sarrera-eremuan Kalkulagailu Zientifikoaren Teklatua erabiliz. Zure eragiketak zenbakitutako ilaratan azalduko dira Sarrera-eremuaren gainean. Kalkulagailu Zientifikoaren Teklatuak hiru teklatu desberdin ditu. Erabili nahi duzuna gainean klik eginez aukera dezakezu.