Astroaren eguneko higidura

Autor:
Fran
Higidura diurnoa. Simulazioak erakusten ditu koordenatu horizontalen erreferentzien sistema eta koordenatu ekuatorialen erreferentzien sistema. Koordeatu horizontalak definitzeko hiru plano dira beharrezkoak: Horizontearen planoa, Lehen Bertikala edo Mendebalde, Zenit eta Ekialde puntuek definitzen duten planoa eta azkenik tokiko meridianoaren planoa (Zenit eta Ipar izarretik pasatzen den planoa). Astronomian sistema horretan bi koordenatu angeluar erabiltzen dira: Altuera eta Azimuta. Altuera da astroaren angelua horizontetik gora (altuera positiboak ) eta behera (alturea negatiboak) Azimuta astroaren norabidearen angelua hegotik mendebalderantz neurtuta (batzuek gurago dute iparretik ekialderantz neurtu; gustoaren arabera). Koordeatu ekuatorialak definitzeko hiru plano dira beharrezkoak: Ekuatorearen planoa, honekiko perpendikularra den eta Mendebalde, Ipar izar eta Ekialde puntuetatik pasatzen den planoa eta azkenik tokiko meridianoaren planoa (Zenit eta Ipar izarretik pasatzen den planoa). Astronomian sistema horretan bi koordenatu angeluar erabiltzen dira: Deklinazioa eta Ordu angelua. Deklinazioa da astroaren angelua ekuatoretik gora (deklinazio positiboak ) eta behera (deklinazio negatiboak) Ordu angelua da gure meridianoaren eta astroak unean unean zapaltzen duen meridianoaren arteko angelua.