Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

1. Baliabidearen aukeraketa: Erdiak osatu

Irudi simetrikoari falta zaion erdia osatu behar duzu.

Aukeratutako lehenengo baliabidea: erdiak osatu

"Erdiak osatu" baliabidearen justifikazioarekin hasteko, 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskinean matematika konpetentziarako jasotzen diren bi zikloei dagokienez, hurrengoa identifikatzen dugu: Lehen hezkuntzako 1. zikloko ikasleekin (1. eta 2. mailako ikasleekin bereziki) lantzeko baliabide aproposa dela uste dugu. Horregatik, matematika konpetentziaren (1.zikloaren) hurrengo edukia hautatu dugu:

  • 4. MULTZOA. Geometria: Alde batetik, Irudi Lauak, eta bestetik, Erregulartasunak eta simetriak

"Erdiak osatu" baliabidearen justifikazioarekin jarraituz, ariketa hau saio baten barruan non eta nola kokatuko genuke adieraziko dugu. "Erdiak osatu" ariketa klasearen hasieran ikasleen buruak kokatzeko eta sarrera moduan baliagarria suertatuko litzatekeela uste dugu. Adibidez: gure gaurko matematiko klasean irudi lauen simetria landuko da. Horregatik, gure ikasleentzako, gaiaren sarrera moduan, ariketa denon artean arbel digitaleren bidez proposatzen dugu, horrela ikasleei sortzen zaizkien zalantzak momentuan argitzeko aukera emanez. "Erdiak osatu" baliabidearen justifikazioarekin bukatuz, ariketaren zailatsun mailari dagokionez, hastapeneko ariketa bezala identifikatzen dugu. Horretaz aparte, ariketa ikasleentzako nahiko intuitiboa suertatu daitekeelakoan gaude, sarrera-ariketa moduan erabiltzeko aproposa.