Nola Sartu Datuak eta Aipatu Gelaxkak

Datuak sartu eta objektuak sortu

GeoGebraren Kalkulu-orria Ikuspegian gelaxka bakoitzak bere izena du gelaxka bakoitzera zuzendu ahal izateko. Adibidea: A zutabeko eta 1 erreskadako gelaxkak A1 izena du. Kalkulu-orriko gelaxkak Ikuspegi Grafikoan zuzenean erakutsiko diren objektu matematikoen formulak idazteko erabil ditzakezu (adb., puntuak). 1. Ariketa
1.

A1

Idatzi 10 zenbakia A1 gelaxkan. Aholkua: Baieztatu beti idatzitakoa Enter tekla sakatuz.
2.

B1

Idatzi (-2, 2) koordenatuak B1 gelaxkan. Oharra: B1 = (-2, 2) puntua automatikoki adieraziko da Ikuspegi Grafikoan.
3. Toolbar Image Aukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu B1 puntua Ikuspegi Grafikoan. Oharra: Kalkulu-orria Ikuspegiak B1 puntuaren momentuko koordenatuak erakusten ditu B1 gelaxkan.
4. Toolbar Image Ezabatu B1 gelaxkaren edukia.

Saiatu zu zeu...

Gelaxka-aipamenak

Beste gelaxkaren baten aipamena egin dezakezu sarrera berrian bere izena erabiliz. Oharra: Gelaxka horren edukia aldatuz gero, sarrera berria automatikoki egokituko da. 2. Ariketa
1.A1Egokitu 1.5 balioa A1 gelaxkako zenbakiari eta baieztatu idatzitakoa.
2.

B1

Idatzi = 2 * formula B1 gelaxkan eta, ondoren, aukeratu A1 gelaxka bere izena formulan txertatzeko. Baieztatu idatzitakoa. Oharra: GeoGebrak 2 * 1.5 kalkulatuko du eta 3 emaitza erakutsiko du B1 gelaxkan .
3.

A1

Aldatu A1 gelaxkaren edukia 3 idatziz. Oharra: B1 gelaxkaren edukia egindako aldaketei egokituko da.
3. Ariketa
1.C1Idatzi (A1, B1) koordenatuak C1 gelaxkan eta baieztatu idatzitakoa. Aholkua: Orain C1 gelaxkak (3, 6) koordenatuak ditu. Dagokion C1 Puntua automatikoki erakusten da Ikuspegi Grafikoan.
2.A1Aldatu A1 gelaxkaren edukia 2 idatziz. Oharra: C1 gelaxkako koordenatuak eta dagokion puntua automatikoki egokitzen dira egindako aldaketei.