Pick-en Teorema

Edozein poligono sinpleren (pieza bakarrekoak eta zulorik gabekoak) azalera lortzeko formula da.

Poligono lauak ardatz kartesiarretan kokatuz, modu errez baten bidez kalkulatu daiteke hauen azalera. Horretarako ardatza unitateka banatzen da eta honen gainean gure poligonoa kokatuko dugu. Jarraian zera zenbatuko dugu: - Unitateka banatu dugunean, ardatz kartesiarrean kuadrikula bat eratu da eta honetan kokatzen diren puntu kopurua zenbatuko dugu. Hauen baturari "Kanpoko Puntuak (K) " deituko diogu. - Poligonoaren barrualdean hainbat puntu ere kokatuko dira. Hauen baturari "Barruko Puntuak (B)" deituko zaio. Bi datu hauekin, azkenik, PICK-en FORMULA aplikatuko da. Zera dio: AZALERA = B + K/2 -1 Jolastu ondorengo irudiarekin eta frogatu formula eta, beraz, teorema betetzen dela.
Cambia la ubicación de los vértices marcados con puntos amarillos grandes y calcula el área del polígono resultante.