Lan-orri Dinamiko baten Ikuspegi Orokorraren Orria

Lan-orri Dinamikoek beraien informazio garrantzizkoena eta metadata laburtzen duen Ikuspegi Orokorraren Orria dute. Ikuspegi Orokorraren Orrian sartzeko lan-orriaren goi-eskuin aldean dagoen Menuko Zehaztapenak ikonoan klik egin dezakezu.

Ikuspegi Orokorra Orriaren Adibidea

Editatzeko Aukerak

Hauek dira Ikuspegi Orokorraren Orrialdean dituzun aukerak: Editatu  Editatu aukerak Lan-orri Dinamikoan aldaketak egiten utziko dizun Lan-orri Dinamikoaren Editorea zabaltzen du. Oharra: Aukera hau Lan-orria editatzeko baimena baduzu soilik egongo da erabilgarri (adb., egilea bazara). Ezabatu Lan-orri Dinamikoa zure GeoGebra-kontutik ezabatu egiten du. Oharra: Aukera hau jatorrizko egilea bazara soilik egongo da erabilgarri. Kopia Egin Zure GeoGebra-kontuan gorde eta edita dezakezun Lan-orri Dinamikoaren kopia sortzen du, bere egitura zein edukia berrerabili edota baliabide eratorria sortzeko. Gehitu Gogokoetan Gogokoak ikonoak Lan-orri Dinamikoa zure Gogokoetan gehitzen du. Oharra: Zure baliabide gogokoenak aurkitzeko zure profil-orriko Baliabideak fitxan dagoen bilaketa-eremuko Gogokoak iragazkia erabil dezakezu. Oharra: Gogokoak ikono beteak irekita duzun baliabidea dagoeneko zure Gogokoenen artean badagoela adierazi nahi du.

Ikusteko eta Partekatzeko Aukerak

Ikusi Lan-orria Lan-orri Dinamikoa ireki eta ikusteko balio du. + Gehitu Liburuan Lan-orri Dinamikoa zure GeoGebra-liburuetan gehitzeko balio du. Liburuok aldez aurretik sortutako Liburuen zerrenda batetik aukera ditzakegu edo, bestela, Liburu berria sor dezakezu. Oharra: Aukeratutako Liburuak hainbat kapitulu baditu, nahiago duzun kapitulua goitibeherako zerrenda batetik hauta dezakezu eta Lan-orria kapitulu horren bukaeran txertatuko da. Jaitsi Lan-orria zure ordenagailura hainbat artxibo-formatotan jaisteko balio du. Oharra: Lan-orri Dinamikoa jaitsi ahal izan aurretik, GeoGebraren lizentzia ez-komertzialaren baldintzak onartu beharko dituzu. Partekatu Lan-orri Dinamikoa GeoGebra-komunitatearekin hainbat modutan partekatzeko balio du. Argibide gehiago behar izanez gero ikusi Nola Partekatu zure Lan-orri Dinamikoa. Beste aukera bat beste webguneetan txerta dezakezun Lan-orriaren GeoGebra-appletaren txertatze-kodea eskuratzea da.

Iruzkinak

Iruzkinak
Posible da Lan-orri Dinamikoaren Ikuspegi Orokorraren Orrian iruzkina idaztea. Idatzi zure iruzkina eta sakatu Gorde.

Iradokitutako Baliabideak

Ikuspegi Orokorraren Orrian aukeratu duzun baliabidearekin erlazioa duten beste baliabide batzuen informazioa aurki dezakezu:
  • Eratorritako Baliabideak: Aukeratu duzun Lan-orrian oinarritutako baliabideen zerrenda erakusten du.
  • Erabilitako Baliabideak: Aukeratu duzun Lan-orrian erabilitako baliabide guztien (adb., Appletak, Irudiak) zerrenda erakusten du.
  • Antzeko Baliabideak: Beharbada gustoko izango dituzun antzeko baliabideen zerrenda erakusten du.
  • Liburuak: Aukeratu duzun Lan-orria duten Liburu guztien zerrenda erakusten du.