CAS Sarrera-eremurako Aholkuak eta Trikimailuak

Beste lerro batzuen erreferentziak

Lerro-erreferentzia estatikoek irteera kopiatzen dute eta ez dira eguneratzen geroago erreferentzia egin den lerroa aldatu egiten bada:
  • Idatzi # aurreko irteera lerro berrian kopiatzeko.
  • Idatzi #5 5. lerroko irteera lerro berrian kopiatzeko.
Lerro-erreferentzia dinamikoek beste lerro baten erreferentzia txertatzen dute oraingo irteera hartu beharrean eta, hortaz, eguneratu egingo dira geroago erreferentzia egin den lerroa aldatu egiten bada:
  • Idatzi $ aurreko irteeraren erreferentzia txertatzeko.
  • Idatzi $3 3. lerroko irteeraren erreferentzia txertatzeko.

Saiatu zu zeu...

Parametroak ordezkatzen komandoen sintaxian

Iradokitutako komandoen artean Komandoren bat aukeratu eta gero, lehenengo parametroa nabarmendu egiten da eta erraz ordezka daiteke idazten duzunarekin. Hurrengo parametroa nabarmentzeko, koma idatzi edota tabuladore tekla sakatu.