Tresna Grafikoak
Nola ireki Tresna-barra
Tresna-barra
Editatu ikonoa ukituz ireki dezakezu.
Oharra: GeoGebraren aukera guztiak erabili ahal izan ditzazun, GeoGebra Tresna Grafiko guztiak GeoGebra Kalkulagailu Grafikoan gehitzeko lanean ari gara.

Zenbait GeoGebra-tresna
Puntua
Hautatu
Zirkunferentzia Zentroa eta bere Puntu bat emanda
Zirkunferentzia sortzeko, aurrena aukeratu edo sortu bere zentroa eta, ondoren, zirkunferentziaren gaineko punturen bat.
Aholkua: Zentroa sortu edo aukeratu ostean, pantaila berriz ukitu eta hatza arrasta dezakezu zirkunferentziak nahi duzun tamaina izan arte.
Poligonoa
Aukeratu edo sortu elkarren jarraian poligonoaren erpinak izango diren hiru puntu edo gehiago. Ondoren, ukitu berriz lehenengo puntua poligonoa ixteko.
Oharra: Posible da poligonoa Kalkulagailu Grafikoaren Tresna Bereziak
Kalkulagailu Grafikoko Tresna-barrako lehen Tresna-kutxak baditu GeoGebrarekin lehenago lan egin baduzu agian ezagutuko ez dituzun zenbait tresna:
Mugitu
Hautatu
Mugitu Tresna berezia eta arrastatu objekturen bat zure hatzarekin
Ikuspegi Grafikoan bere posizioa aldatzeko.
Eskuz egindako Forma
Eskuz egindako Forma Tresna aktibatuta dagoenean, zure hatzarekin marraztuz objektu berriak sor ditzakezu
Ikuspegi Grafikoan (adb., triangelua, zirkunferentzia, zuzenkia,...). Kalkulagailu Grafikoa aplikazioa zuk egindako forma antzematen eta dagokion GeoGebra-objektu bihurtzen saiatuko da.
Oharra: Ezin bada zure irudia antzeman,
Ikuspegi Grafikotik desagertu egingo da. Saiatu irudi zehatzagoa egiten, mesedez.
Arkatza
Arkatza tresnaren bidez eskuz egindako oharrak eta marrazkiak egin ditzakezu
Ikuspegi Grafikoan.
Oharra:
Arkatza tresnaren bidez egindako marrazkiak ez dira GeoGebra-objektu bihurtzen, baina
Ikuspegi Grafikoan irudi bezala gelditzen dira.