Limitearen definizioa

Erabili irristailu gorria eta berdea epsilonen eta deltaren balioak aldatzeko. Puntu magentaren bidez limitearen existentzia aztertu nahi dugun puntua alda dezakegu. Epsilonen balioa nahi bezain txikia izanda ere, delta aukeratu behar da halako moldez non x eta x0-ren arteko distantzia delta baino txikiagoa denean (zero izan gabe) beraien irudien (f(x) eta f(x0)) arteko distantzia beti epsilon baino txikiagoa den. Hala denean, GeoGebrak delta ongi aukeratu dugula esango digu. Hala ere, puntu urdina ezker-eskuin irrista dezakegu lehen esandakoa egiaztatzeko. Zer gertatzen da x0=0.5 denean? Posible al da kasu horretan edozein epsilonentzat delta egokia aukeratzea? Zergatik?