1. Helburua eta Eginbeharrekoak

Helburua eta Eginbeharrekoak

GeoGebra baliabidea erabiliz, proiektu honen helburua da ikasleek funtzio lineal eta koadratikoak ulertu eta interpretatzea. Horretarako, zelan eramango dute aurrera proiektua? LIBURU formatuan antolatutako material interaktibo baten bitartez.

Ikasleek:
  • Funtzioak grafikoki aztertuko dituzte.
  • Parametroen eragina ikusiko dute (malda, y-ebakia, koefiziente koadratikoa…).
  • Egoera errealak modelizatuko dituzte (adibidez: taxi baten prezioa, jaurtiketa baten ibilbidea…).
  • Ondorioak aterako dituzte manipulazio interaktiboaren bidez.
GeoGebrako LIBURUAN atal hauek egongo dira:
  1. Funtzio linealak
  2. Funtzio koadratikoak
  3. Egoera errealen modelizazioa
  4. Autoebaluazio jarduerak

UD: “Matematika Interaktiboa Funtzioak Klik Batean”