Eguzkia egunean eta urtean zehar.

Egilea:
Fran

Astronomiako oinarrizko kontzetpuak.

Irudiak adierazten du eguzkiaren posizioa lur azalean dagoen behatzaile batekiko. Gaua eta eguna: definituta daude eguzkiaren posizioaren bidez; horizontearen gainean dagoenean eguna, eta horizontaren azpian dagoenean gaua da. Urtaroak: Eguzkiak ekliptikan duen posizioak definitzen du. Aries puntutik pasatzean hasten da udaberria. Une horretan eguzkia ekuatorearen planoan dago eta hortik aurrera ekuatorearen planoaren gainetik. Ekiptikaren puntu altuenetik pasatzean hasten da uda eta mantentzen da Libra puntutik heldu arte. Urtaro horretan eguzkia egon da ekuatorearen gainetik. Libra puntutik pasatzean hasten da udazkena; hortik aurrera mantenduko da ekuatorearen planoaren azpitik. Ekliptikaren puntu bajuenetik pasatzean hasiko da negua; Aries puntura heldu arte izango da. Konprobatu latitudearen eragina eguzkiaren posizioan. Adibidez: zer gertatzen da ipar poloan (latitudea 90º) urtaroak hasten direnean? eta zer gertatzenda ekuatoreko puntu batean (latitudea 0º)?