Google ClassroomGoogle Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Poliedro erregularrak, prismak eta piramideak

Image

Deskubritu gauza bakoitza zer den

Poliedro mota ezberdinen artean poliedro erregularrak, prismak eta piramideak ikasiko ditugu. Hurrengo irudian zerorrek aztertu ea gauza bakoitza zer den. Horretarako erabili agertzen diren irristagailuak. Ondoren jarraian dauzkazuen galderak erantzun

GALDERAK

1. Zein poliedro motari dagokio hurrengo definizio bakoitza? - Oinarritzat poligono bat duen poliedroa da, gainontzeko aldeak puntu batean elkartzen diren triangeluak dituena. - Aurpegi guztiak poligono erregular berdinez osatuta daude eta erpin guztietan ertz kopuru bera dute. - 2 aurpegi berdin eta paralelo dituzte, eta gainontzeko aurpegiak paralelogramoak dituen gorputzak dira. 2. Bost poliedro erregular mota daude. Erantzun hurrengo galderak; - Zenbat alde ditu ikosaedroak? Eta zein poligono da aurpegi bakoitza? - Hirukiz osatutako zenbat poliedro erregular ezagutzen dituzu? Zeintzuk? - Karratuz osatutako poliedro erregularrak zenbat aurpegi ditu? Eta zein da bere izena? - Hirukiz eta laukiz osatutakoez gain, badago beste poligonoren batekin osatutako poliedro erregularrik? Zein poligono da hori? Zenbat aurpegi ditu poliedro erregularrak? Zein da bere izena? - Ea aurkitzen duzun poliedro erregular batean zein erlazio dagoen aurpegi, ertz eta erpinen artean. Erlazio horri Eulerren Teorema esaten zaio. 3. Zein da prismen eta piramideen arteko ezberdintasuna?