Definizioa eta atalak
Poliedroa poligono formako aurpegiek mugatzen duten gorputz geometrikoa da.

ELEMENTUAK EDO ATALAK
- Aurpegia: poliedroa mugatzen duten poligonoak dira.
- Ertzak: bi aurpegi elkartzen direnean eratzen dituzten zuzenak dira (aurpegian aldeak dira).
- Erpinak: hiru ertz edo gehiago elkartzean eratzen diren puntuak dira.
- Diagonala: ertz berekoak ez diren 2 erpin elkartzen dituen zuzenkia da.
Aztertu hurrengo irudian elementu hauek;
GALDERAK
Zenbat aurpegi ditu goiko irudiak?
Eta zenbat ertz?
Zenbat aurpegi elkartzen dira erpin bakoitzean?
Zenbat erpin konta ditzakezu?
Aurpegi bakoitzak zenbat diagonal ditu kasu honetan?
Aurpegi berekoak ez diren zenbat diagonal aurki ditzakezu?
Poliedro motak
3 poliedro mota ikasiko ditugu:
- Poliedro erregularrak
- Prismak
- Piramideak