1. ariketa. Bonboiak
Bonboiak
Ibon oso gozozalea da eta azpian ikus ditzakezuen txokolatezko bonboiak egitea bururatu zaio.
Horretarako, ordea, zenbat txokolate erosi behar duen kalkulatu behar du lehenik.
(ariketa honetan dauden neurri guztiak cm-ak dira)
Egin beharreko kalkuluak
Zein da aukeratu duzun bonboien erradioa (cm-tan)?
Zein da aukeratu duzun bonboien altuera (cm-tan)?
Zenbat txokolate behar du Ibonek bonboi bakoitza egiteko?
Zenbat txokolate behar du guztira hiru bonboiak egiteko?

Txokolate txuria
Txokolate beltza asko gustatzen zaio, baina txuria ere bai. Hori dela eta, lehenago egin ditugun 3 bonboien gainazalak txokolate txuriz estaltzea erabaki du Ibonek.
Bonboien tamaina mantenduz, kalkulatu hurrengoa;
Zenbat cm2 txokolate txuri behar du bonboi bakoitza estaltzeko? Eta zenbat guztira?