4. Baliabidea: Erdiak osatu

Irudi simetrikoari falta zaion erdia osatu behar duzu.

EGITEKOA:

Poligonoen erpinak mugituz agertzen zaien irudiaren simetria egitea, horrela goian azaltzen zaien irudia lortzeko.

JUSTIFIKAZIOA:

Baliabide honekin simetria eta adimen espaziala ere landuko dira. Ikasleak kontuan hartu beharko dute simetrikoa den poligonoa egiten badute bukaeran irudi oso bat geratuko zaiela, goian daukaten irudia. Horretarako puntuak mugitzen joan beharko dira eta ikusten dutenaren simetrikoa egin beharko dute. Puntu bakoitzak espazioan hartzen duean lekua era global batean aztertu beharko dute eta puntuen arteko erlazioak kontuan hartuta irudia osatu. Horrela, era dibertigarri batean simetria lantzeko aukera izango dute adimen espaziala lantzeaz gain.