Nola Erabili GeoGebraren Kalkulu-orriaren Tresnak

Zer dira Tresnak?

Kalkulu-orria Ikuspegiak kalkulu-orriarekin erabiltzeko Tresna-sorta bereziak dituen bere Tresna-barra du. Tresnaren bat aktibatzeko dagokion ikonoa duen botoia saka dezakezu. Ariketa Kalkulatu zenbaki-segida baten batura Toolbar Image Batura tresna erabiliz.
1.Toolbar ImageErabili Hautatu eta Mugitu tresna zenbakiak dituzten B zutabeko gelaxka guztiak nabarmentzeko.
2.Toolbar ImageAukeratu Batura tresna Kalkulu-orria Ikuspegiko Tresna-barratik. Oharra: Nabarmendutako gelaxketako zenbakien batura hutsik dagoen B zutabeko hurrengo gelaxkan azalduko da.

Saiatu zu zeu...

Zer dira Tresna-kutxak?

GeoGebra-tresnak antzeko tresnak edota mota bereko objektu berria sortzen duten Tresnak dituzten Tresna-kutxetan sailkatuta daude. Tresna-kutxaren bat irekitzeko, Tresnaren baten botoia sakatu ostean agertzen den zerrendako Tresnaren batean klik egin dezakezu. Ariketa Sortu zenbaki-zerrenda bat kalkulu-orrian azaltzen diren zenbakiak erabiliz.
1.Toolbar ImageErabili Hautatu eta Mugitu tresna 6. erreskadaraino B eta C zutabeetako gelaxka guztiak nabarmentzeko.
2.Toolbar ImageAukeratu Puntuen Zerrenda tresna Kalkulu-orria Ikuspegiko Tresna-barratik. Agertuko den leiho berrian, sakatu Sortu puntuak sortzeko zure datu-multzotik abiatuz.
Oharra: B zutabeko balioek marraztutako puntuen x-koordenatuak zehazten dituzte eta C zutabeko balioek, aldiz, y-koordenatuak.