FUNTZIOEN OINARRIZKO TRANSFORMAZIOAK

Jatorrizko funtzio batean eragin daitezkeen transformazioak (ardatzekiko biraketak, translazio horizontalak nahiz bertikalak eta hazkunde aldaketak) funtzio-familiak aztertu eta ulertzeko ezinbesteko prozedurak dira. Funtzio koadratikoak aztertuko ditugu eta iturburu bezala abiatuko ditugun transformazioen eraginak aztertzeko y = f(x) = x^2 funtzioa izango da. Gerora, beste funtzio-familiak aztertzeko gai izango gara: arrazionalak, irrazionalak, esponentzialak, logaritmikoak, trigonometrikoak, ... haien adibide sinpleenetan. Bukaerako kapituluan gure ikastetxean gidaliburua bezala erabiltzen dugun PDF artxiboa eskaintzen zaizu, liburuan zehar erabili diren Geogebra baliabideen adierazpenak eta eraikuntzak nola egin erakusten dituena. Aldi berean, hainbat esteka gune interesgarrietara bideratuko dizutenak.
FUNTZIOEN OINARRIZKO TRANSFORMAZIOAK