Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

3. Ariketa: Non daude simetria ardatzak?

Bilatu irudien simetria ardatzak
Egitekoa: Ariketan jartzen duen moduan, aukeratu hirugarren botoiak "segmento" esaten duenaren gainean. Herraminta horrekin, irudien simetria ardatzak markatu itzazu. Hori eginda duzularik, ondo egin duzun frogatzeko momentua heldu da. Irudi bakoitzaren gainean marra beltz bat dago, irudiaren izena daraman puntutxo batekin. Frogaketa egiteko, garraiatu puntutxoa marraren gainetik eta ondo egin duzun ikusteko aukera izango duzu. Ariketa bukatu ostean, hurrengo galderei erantzuna eman: - Irudi guztiek simetria ardatzaren bat daukate? - Zein objektu ezagutzen duzu, baloiak bezala, infinitu simetria ardatz dituena? - Ikusten dituzun gauzen artean, egin sailkapen bat simetria ardatz kopuruaren arabera.

Justifikazioa

Hautatutako baliabide hau irudi ezberdinen simetria lantzeko oso aproposa da. Geogebran edozein argazki edo irudi jarri ditzakegu eta ondoren ikasleak irudi horien simetriak bilatuko dituzte bertan zuzen ezberdinak osatzeko aukerari probetxu ateraz. Baliabide honetan, zenbait irudi zehazturik daude eta gainera irudi horien simetria marrak ikusteko aukera dago, beraz, hasieran ikasleek irudien simetria marra bilatzen saiatuko dira eta gero ikusiko dute ea bide zuzenean zeuden edo ez eta zergatik.  Baliabide hau 236/2015 Dekretuaren II. Eranskinean (2015) agertzen den Matematikako ikasgaiko 4. eduki multzoaren (Geometria) barnean “Erregulartasunak eta simetriak” atalaren parte den “Irudietan eta objektuetan simetriak identifikatzea” edukia lantzeko oso egokia da. Eduki honek, argi dioen bezala, irudi zein objetu ezberdinen simetriak identifikatzeko gaitasunean datza eta baliabide honekin hori da zuzenki landuko dena. Eduki hau Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleekin lantzen da, 4. mailakoekin adibidez, eta oso baliagarria da ikasleek modu praktiko batean lantzen bai dute kontzeptua.