Zer da GeoGebra Kalkulagailu Grafikoa?

GeoGebra Kalkulagailu Grafikoa geometria eta aljebra uztartzen dituen matematika-aplikazio dinamikoa da. Oharra: Aplikazio hau Google Play Store-en dago eskuragarri Android mugikorrentzat. Beste telefono motaren bat erabiltzen ari bazara, agian nahiago izango duzu GeoGebra Webgunea zure telefonoaren nabigatzailean ireki.

Ukipen-pantaila Ezaugarriak

  • Arrastatu objektua zure hatzarekin Ikuspegi Grafikoan duen kokapena aldatzeko.
  • Handiagotu eta txikiagotu Ikuspegi Grafikoa bi hatzak elkartuz edota elkarrengandik aldenduz.
  • Mugitu  Ikuspegi Grafiko osoa bere atzeko planoa hatzarekin arrastatuz.
  • Ireki Objektuaren Ezaugarrien elkarrizketa Ikuspegi Grafikoko zein  Aljebra Ikuspegiko edozein objekturen gainean ukitze luzea eginez.