AZERIA ETA ANTZARAK

Bi jokalrientzako jokoa. HELBURUA: Antzarek azeria inguratzea dute helburu. Azaeriak, aldiz, antzarak harrapatu beharko ditu inguratze hori gerta ez dadin. ARAUAK: Txandaka jokatuko da. Antzarak dituena hasiko da, fitxa bat aldameneko gurutzagune huts batera aurreratuz, Antzarako fitxak aurrera edo aldamenetara mugi daitezke, baina inoiz atzera edo diagonalki. Azeria edozein norabidetan mugi daiteke, aldameneko gurutzagune huts batera (baita atzera eta diagonalki) Azeriak antzara baten gainetik gurutzagune huts batera jauztean antzara hori jango du (taulatik atera behar da). Antzara bat baino gehiago harrapa dezake jauziak elkarren segidan eginez. Antzarek ezin dute azeria harrapatu, baina inguratzen saiatuko dira, mugi ez dadin.