Sarrera-eremua
Idatzi zure eragiketak Sarrera-eremuan Kalkulagailu Zientifikoaren Teklatua erabiliz.
Zure eragiketak zenbakitutako ilaratan azalduko dira Sarrera-eremuaren gainean.
Idatzitako eragiketak dagokien ilaran klik eginez alda daitezke.
Oharra: Idatzitakoa gaizki ala osatu gabe badago, Sarrera-eremuaren ezker aldean
azalduko da.

3 puntudun Menua
Zabaldu eragiketaren ondoan dagoen
hurrengo aukeretakoren bat hautatzeko:
Gehitu etiketa
Etiketatu eragiketen emaitzak etiketa horiek beste eragiketa batzuetan erabili ahal izateko.
Oharra: Eragiketa baten emaitza edota zenbaki bat hizkien bidez etiketatuz gero emaitzarekin eragiketa gehiago egiteko hizki berdinak erabil ditzakezu.
Bikoiztu
Bikoiztu Sarrera-eremuko eragiketa bestelako eragiketak egiteko edota aldaketak egiteko.
Ezabatu
Ezabatu Sarrera-eremuko eragiketak.
Eragiketak zatikiekin
Zatikiekin (×, ÷, +, -) oinarrizko eragiketa aritmetikoak egiterakoan, GeoGebra Kalkulagailu Zientifikoak emaitza zatiki gisa adierazten du.
aukeratuz, emaitza biribildutako zenbaki hamartar gisa ikus dezakezu.
aukeratzerakoan, aldiz, emaitza zatiki gisa azaltzen da berriz.
