Egun sidereoa eta batezbesteko eguna

Autor:
Fran
Simulazioak erakusten du Eguzkia-Lurra sistema. Eguzkia puntu batez adierazi da Lurrak deskribatzen duen "zirkunferentzia"-ren erdigunean; Lurra, ordea, askoz handiago irudikatu da eta erantsi zaio plano meridiano bat, gurea, egunen zenbaketa egiteko. Erabiltzaileak imajinatu behar du sistema hau Ipar izarretik ikusten ari dela. Simulazioak laguntzen du bereizten zer den (batezbesteko) eguna eta egun sidereoa. Plano meridianoa Eguzkitik pasatzen den bakoitzean bukatzen da batezbesteko eguna. Eta plano meridianoa x ardatzarekiko paraleko jartzen denean bukatzen da egun sidereoa (Lurraren benetako bira bat). Simulazioak erakusten duenez egun sidereoak laburragoak dira batezbeskeko egunak baino. Gure plano meridianoa x ardatzarekiko paralelo jartzen denean egun sidereoa betetzen da. Lurrak Eguzkiari buelta oso bat ematean 365,25 egun normal (batezbestekoak) pasatu dira. Baina x ardatzarekiko 366,25 egun sidereo.
Bi eratara goberna daiteke simulazioa. "Pay" botoiaz edo "Parametro" irristagailuaz. Hautatu "Parametro" delakoa saguaz eta geziekin (arrow) mugiarazi aurrera eta atzera nahi den puntura edo momentura eramateko.