Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

2. Baliabidearen aukeraketa: Osatu eredua

Eskura dituzun piezekin, osatu behar duzu ereduko forma.

2. Baliabidearen aukeraketa: Osatu eredua

"Osatu eredua" baliabidearen justifikazioarekin hasteko, 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskinean matematika konpetentziarako jasotzen diren bi zikloei dagokienez, hurrengoa identifikatzen dugu: Hasi baino lehen, aipatu beharra dago aurreko baliabidearen ariketari jarraipena eman nahi izan diogula, ikaskuntza progresiboa eta esanguratsua izan dadin. Hori dela eta, Lehen hezkuntzako 1. zikloko ikasleekin (1. eta 2. mailako ikasleekin bereziki) ere lantzeko baliabide aproposa dela uste dugu. Horregatik, matematika konpetentziaren (1.zikloaren) eduki bera mantenduko dugu:

  • 4. MULTZOA. Geometria: Alde batetik, Irudi Lauak, eta bestetik, Erregulartasunak eta simetriak
"Osatu eredua" baliabidearen justifikazioarekin jarraituz, ariketa hau aurreko saioan landuko den baliabidearen ostean landuko genuke, jarraipena emanez. Behin aurreko klasearen hasieran landuko den baliabidea landu, hots, ikasleen buruak kokatu eta oinarri bat eskeini, garrantzitsua ikusten dugu jarraipen bat bideratzea zailtasun maila pixkat areagotuz. Adibidez: aurreko klasean arbela digitala erabiliko dela aprobetxatuz, zailtasun maila horretan enfokatuko dugu; hau da, oraingoan orriak sortuko ditugu, ariketa bertan lantzeko, idatziz eta marraztuz. Arbel digital batetik orri txuri batera aldatzeak, nahiz eta itxura ez eman, zailtasunak ematen ditu, ikusmen bisuala aldatzen baitzaie. "Osatu eredua" baliabidearen justifikazioarekin amatzeko, ariketaren zailatsun mailari dagokionez, esan bezala hastapeneko ariketari jarrapena emateko bezala identifikatzen dugu. Horretaz aparte, ariketa hau ere ikasleentzako nahiko intuitiboa suertatu daitekeelakoan gaude, zailtasun maila areagotzeko eta matematika bisuala (egokitzapena) lantzeko moduan erabiltzeko aproposa.