Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Angeluekin jolasten: kenketak-(r)en kopia

Angeluen arteko kenketak egin
Helburua: angeluen arteko kenketak egitea Egitekoa: kasu honetan kenketak egingo ditugu. Praktikatzen hasteko, oinarria 90º izango da. 90º graduko angelu bati beste angelu batzuk kenduko dizkiogu, adibidean bezala. Kenketaren emaitza, gorriz estalita geratzen ez den zatia izango da. Gai zarenentz ikusteko hurrengo kenketak egin: 90º-30º= 90º-45º= 90º-28º= 90º-13º= 90º-10º= Oraingoan, gauza bera egin baina 90º angelua ahaztu. Hurrengo kenketak egiten has zaitezke: 180º-56º= 110º-70º= 45º-36º= 170º-57º= 87º-23º= JUSTIFIKAZIOA Jarduera hau, Heziberri 2020ko 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailean arabera, matematika alorreko 3.multzoan, Neurria: Magnitudeak eta iritzira karkulatzekoaren barruan egongo da. Hemen, ikasleak angeluak kalkulatzeko gai izango dira. Horretarako, angeluak kalkulatzeko tresna egokia erabiliko dute, garragailua. Tresna honekin, ikasleek angeluen arteko kenketak egingo dute. Tresna hori abiapuntu edo oinarri gisa izango dute, ondoren eskainiko dizkieten ariketak egiteko, kasu honetan kenketak.  Jarduera mota hau, Heziberri 2020ko 236/2015eko Dekretua oinarri hartuta, Lehen Hezkuntzako 2.zikloko ikasleekin erabiliko genuke, aurreko paragrafoan aipatutako 4.multzoan kokatzen delako.  Laburbilduz, angeluekin jolasteko jarduera egokia dela uste dugu, modu manipulatibo batean, garragailua oinarrizko tresna izanik angeluen arteko kenketak egingo dituzte. Hasieran, 90 graduko abiapuntua izanez gero, ondoren beraien kabuz aztertzeko aukera izango dute, jarduera mota honetan gehiago sakonduz.