Parabola bat irudikatzen pausoz-pauso
Parabola bat irudikatzeko lau pauso egingo ditugu:
1-Erpina atera
2-Simetria-ardatza
3-Ardatzekiko ebakidura-puntuak
4-Puntu gehiago
a) Irristagailuak erabiliz aukeratu parabola bat eta bere adierazpen aljebraikoa idatzi. Orain parabola horren grafikoa  pausoz-pauso koadernoan egingo dugu:
1-Erpina atera: (-b/2a,       )
Erpinaren x atera x = -b/2a eginez eta gero y koordenatua ateratzeko parabolaren formulan x ordezkatu.
2-Simetria ardatza : x = -b/2a
3-Ardatzekiko-ebakidura puntuak:
X-rekiko (x,0)
   y = 0 eta x ateratzeko parabolaren formulan ordezkatu
Y-rekiko (0.y)
   x= 0 eta y ateratzeko parabolaren formulan ordezkatu
4-Grafikoan adierazi aurreko puntuak eta simetri-ardatza
Parabola zehaztasun gehiagorekin irudikatzeko  inguruko puntu gehiago hartuko ditugu.
x-ri balio batzuk eman eta parabolaren formulan ordezkatuz y atera
b) GeoGebrako aplikazioak lagunduko zaitu egiten duzuna zuzentzen  eta egiten duzun hori zelan islatzen den  grafikoan ikusten.
c)Irristagailua mugituz hainbat parabolekin prozesu bera egin ahal duzu.