Poligonoen ezaugarriak ikasten

Ondo irakurri ariketan bertan agertzen den informazioa. Hori egin duzularik, ariketa egiteko eskumaldean dagoen taula bete behar duzu.
Helburua: poligonoa zer den jakitea eta bere ezaugarriak ezagutzea Egitekoa: ondo irakurri ariketan bertan agertzen den informazioa. Hori egin duzularik, ariketa egiteko eskuinaldean dagoen taula bete behar duzu, horretarako ondo begiratu eta zenbatu poligonoen aldeak eta erpinak. Laguntza moduan, erpinak zenbatzerakoan "puntua" botoia erabil dezakezu. Horrekin erpin bat zenbatzen duzunean markatu dezakezu eta horrela akatsik ez egin. Behin beharrezko kontaketa guztiak egin dituzula, "erantzunak" laukitxoan klik egin eta ondo egin duzun ikusi!

Justifikazioa

236/2015eko Dreketuaren II. eraskinean oinarriturik, 2. ziklorako matematikarako konpetentziak barne hartzen dituen edukien artean, geometria da 4. multzoan landu beharreko edukia (169.or). Izan ere, forma lauak eta espazialak, besteen artean, lantzen dira atal honetan, eta ariketa honen bitartez multzo horren hainbat azpi eduki landu daitezke: (1) poligonoak identifikatzea eta izendatzea, alde kopuruaren arabera (2) irudi lauak. Elementuak: alde kopurua eta haien arteko erlazioak. Ariketa honetan, ikasleek poligono erregular eta irregularren ezaugarriak aztertuko dituzte, horien arteko desberdintasunak hautemanez, modu bisual batean. Adinari dagokionez (4. maila, 9-10), garrantzitsua da ikasleak modu bisual batean lan egitea errealitatearekin lotura egin ahal izateko. Horretaz gain, sailkapena ondo egin dutela egiaztatzeko, ariketak zuzentzeko aukera ematen du.