ZIRKUNFERENTZIA "LOREZAIN" METODOAREKIN

Zirkunferentzia, geometria euklidearrean, puntu jakin batetik distantzia berera dauden puntuen multzoa da. Puntu horri, zentro edo foku esaten zaio. Zentrotik zirkunferentziaren puntuetara dagoen distantziari erradio deritzo. Zentrotik pasa eta zirkunferentziak mugatzen duen zuzenkiaren luzerari diametro deritzo. Zirkunferentziaren perimetroak mugatzen duen azalerari zirkulu deritzo.
Mugitu arkatza eta ikusi.