Zuzenki baten erdibitzailea

1. NOLA ERAIKI ZUZENKI BATEN ERDIBITZAILEA Bi modu ezberdinez eraikiko dugu, lehenengoa prozedura arrunta jarraituz, hau da, paperez, arkatzez eta neurgailuekin erabiltzen duguna, bigarrena, berriz, geogebra programa eskeintzen dizkigun erremintak baliatuz. “Erdibitzailea, zuzenkiaren erdigunetik pasatzen den zuzen perpendikularra da, segmentua bi zati berdinetan zatituz.” PROZEDURA: A-erpinean zentroa egin, eta segmentuaren luzera den (edo segmentuaren erdia baino handiago den) erradiorekin arkua trazatu. B erpinean zentroa egin eta erradio berarekin arkua trazatu. Bi ebaki-puntuak elkartuz, lortuko dugu edibitzailea.
GALDETEGIA 1. Zuk egindako applet-ean ziurtatu erdibitzailearen definizioa betetzen dela. Hau da: • zuzenkiaren erdigunetik pasatzen dela, horretarako bilatu zuzenkiaren erdigunea. • zuzenkiarekiko perpendikularra dela,horretarako neurtu erdibitzailea eta zuzenkiaren arteko angelua. 2. Bilatu erdibitzailearen puntu bat eta kalkulatu muturrekiko distantzia. Nolakoak dira? 3. Mugitu aurreko puntua erdibitzailetik, nolakoak dira beti muturrekiko distantziak? Hau jakinda, definitu beste era batean erdibitzailea.