Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

13. Ariketa

Erregelekin neurtu eskala kontuan izanda

13. Ariketa

Ariketa honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek etxeko gauzak neurtu beharko dituzte eskala kontuan izanda, hortaz, baliabidean dagoen erregela erabili beharko dute. Geogebra plataforman agertzen den bezala, eginkizuna hurrengoa da: 
  • Lehenik eta behin, planoaren hamar gauza aukeratu behar dituzte. 
  • Bigarrenik, planoaren azpian dagoen eskala kontuan hartuta, aukeratu dituzten objektuen neurketa egin behar dute. Urrats hau egiteko garrantzitsua da ariketan dagoen erregela erabiltzea (klik eginez mugitzen dira); alde batetik erregela horizontala, eta bestetik erregela bertikala dago, neurketa alde guztietatik egin ahal izateko. 
  • Azkenik, gauzen neurriak dokumentu edo paper batean apuntatu behar dituzte, gero, planoan duten neurria eta errealitatea erlazionatu ahal izateko. 
(Elena, 2014) Hau da, baliabide honen helburua hurrengoa da: eskalak kalkulatzea eta identifikatzea, banakako jardueran agertzen diren etxeko gauzak neurtuz, etorkizunean oinarrizko ezagutzak edukitzeko. Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma dagokionez, ariketa edo baliabide hau 4. multzoan, geometrian kokatzen da, zehazki, “1. Kokapena planoan eta espazioan, distantziak, angeluak eta biraketak: oinarrizko adierazpena espazioan, eskalak eta grafiko errazak eta planoak, maketak eta mapak irakurtzea, interpretatzea, egitea eta berregitea, eskalak erabiliz. “ (Eusko Jaurlaritza, 2015, 175 or.) Jarraituz, konpetentzia diziplinaren barruan matematikakoa eta teknologiakoa lantzen dira. Zeharkako konpetentzietan hurrengo biekin erlazionatzen dira:
  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
“Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea da, ikasitakoa erabili eta beste testuinguru eta egoera batzuetara transferitzea, norberaren ikaskuntza autonomiaz antolatzeko.“ (Eusko Jaurlaritza, 2015, 34 or.)
  • Norbera izaten ikasteko konpetentzia
“Etengabeko hobekuntzaren bidez, norbera autorrealizaziora bideratzea, errealizazio horren dimentsio guztietan. “ (Eusko Jaurlaritza, 2015, 48 or.)