Nola Erabili GeoGebraren CAS Kalkulagailuaren Tresnak

Zer dira Tresnak?

GeoGebrak badu CAS Ikuspegian erabiltzeko Tresna-sorta bereziak dituen Tresna-barra bat. Tresnaren bat aktibatzeko dagokion ikonoa duen botoia saka dezakezu. Ariketa: Ebatzi ekuazio bat Toolbar Image Ebatzi tresna erabiliz.
  1. Idatzi 3x + 1 = 10 ekuazioa CAS Sarrera-eremuan.
  2. Aukeratu Ebatzi tresna CAS Ikuspegiko Tresna-barratik. Oharra: Ekuazioa ebatzi ostean, emaitza ekuazioaren azpian erakutsiko da.

Saiatu zu zeu...

Zer dira Tresna-aholkuak?

Tresnaren bat aukeratzen duzunean, tresna hori nola erabiltzen den esaten duen Tresna-aholku bat agertzen da. Aholkua: Tresna honen inguruko argibide gehiago behar badituzu, egin klik Tresna-aholkuan. Ariketa: Faktorizatu (x² - 4) adierazpena  Toolbar Image Faktorizatu tresna erabiliz.