Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Erdiak osatu, bakoitzaren simetriak burutuz.

Irudi simetrikoari falta zaion erdia osatu behar duzu. Irudia ikusteko zailtasunak izanez gero, adibide bakoitzaren eredua duzu goiko eskubiko aldean.
Helburua: simetria zer den jakitea eta simetriak burutzea. Egitekoa: Lehenik eta behin, ariketan burutu behar dena ulertzeko ondo irakurri testua. Hori egin duzularik, 4 simetria burutu behar dira. Orrialdea 4 zatitan banatuta ikusi duzu, zati bakoitzean dagokion irudi geometrikoaren simetria burutu beharko duzu. Simetria horiek burutzeko, irudi bakoitzaren eskuineko aldean dagoen objektuan agertzen diren puntu urdinak mugitzen hasi eta azkeneko helburu bezala, ezkerrekoaren berdin geratu beharko dira, simetria egokiak burutuz. Puntu urdinak mugitzeko, xagua erabiliz gero erraztasun gehiago izango dituzu. Laguntza moduan, zati bakoitzeko goiko eskuinaldean, amaieran irudiak izan beharreko forma duzu. Heziberri Matematikako edukiak // 4. multzoa Geometria // Erregulartasuna eta simetriak. - Gorputz-simetriak eta ispiluak. Heziberriko matematikako edukiak kontuan izanik, ariketa hau erabilgarria izan daitekela iruditzen zaigu, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan, geometriarekin lotutako lanketa bat egiteko. Lehenik eta behin, simetria zer den azaldu beharko litzateke (ispiluaren adibidea eta isladak azaldu) azkenik, simetriak burutzen hasi ahal izateko.