Talka erabat plastikoa

Egilea:
Fran
Norabide berean higitzen diren masa bik talka egiten dute. Talka ondoren itsatsita geratzen dira. Kasu hauetan kanpoko indarren batura zero bada higidura kantitatea kontserbatzen da; baina energia zinetikoa ez da kontserbatzen. Horrek adierazten du energia zinetikoaren parte bat bero bihurtzen dela. Aldatu hasierako baldintzak eta konprobatu talka ondorengo abiadura, higidura kantitatea eta energia zinetiko.