Ekuazio Linealen Parametroak

Ariketak

  1. Grafikatu irristailuen bidez alda daitezkeen parametroak dituen y = m x + b motako ekuazio lineala.
  2. Adierazi pantailan zuzenaren malda eta jatorriari dagokion ordenatua.

Aztertu eraikuntza...

Saiatu zu zeu...

Jarraibideak

 
1. Toolbar Image Idatzi y = m x + b Aljebra Sarrera-eremuan eta sakatu Enter tekla. Aholkua: GeoGebrak a eta b parametroen irristailuak automatikoki sortuko ditu.
2.Toolbar Image Sortu zuzenaren eta y-ardatzaren arteko A ebaki-puntua. Aholkua: Ebakidura tresna zein Ebaki[a, yArdatz] komandoa erabil dezakezu.
3.Toolbar Image Erabili Ebakidura tresna jatorrian B puntua sortzeko.
4.Toolbar ImageAukeratu Zuzenkia tresna eta sortu A eta B puntuen arteko zuzenkia. Aholkua: Bestela, Zuzenkia[A, B] komandoa ere erabil dezakezu.
5.Toolbar Image Aljebra Ikuspegiko A eta B puntuen koordenatuen ezker aldean dauden puxtarrietan klik egin A eta B puntuak ezkutatzeko.
6.Toolbar ImageErabili Malda tresna zuzenaren gainean klik eginez zuzenaren malda (triangelua) sortzeko.
7.Hobetu zure eraikuntzaren itxura Estilo-barra erabiliz (adb., handitu zuzenkiaren lerroaren lodiera y-ardatzaren gainean ikustarazteko).