Gurpila errodatzen, irrist egin barik; lerratu barik.

Egilea:
Fran
A puntuaren altuera aldatuz gurpilaren erradioa aldatzen da. Parametroa, p, hautatu eta "+" eta "-" eskumako tekleez baliatu zaitez simulazioa animatzeko. Adierazitako abiadurak gurpila eskumatarantz higitzen ari denekoak dira; hots, ez dira ezkerretarantz higitzen denekoak.
Jabetu zaitez aldiuneko biraketa zentroa dagoen puntuaz, D puntuaren gainean adierazitako abiadura desberdinez (B puntuarekiko, abiadura "absolutua" -hau esatea zilegia bada- eta B puntuaren abiadura). Erreparaiozu abiaduren baturari. Zer gertatzen da azelerazioekin?