GeoGebra-azterketa Modua erabiltzeko zenbait aholku

Gaia:
Modua

Utzi zure ikasleei GeoGebra-azterketa Modua erabiltzen ikasten

Zure ikasleei azteketa-eguna baino lehen GeoGebra-azterketa Moduarekin praktikatzea gomendatzen diegu (adb., etxerako lan bezala, eskoletan), batez ere Mahaigaineko GeoGebra erabiltzen ohituta badaude, haren interfazea pixka bat desberdina da eta.

Nola lan egin pantaila osoa moduan

Ziurtatu zure ikasleek badakitela nabigatzailean pantaila osoa moduan lan egiten:  Ikasleek aldez aurretik ezagutu behar lukete pantaila osoa moduan sartzerakoan azaltzen den jakinarazpen-leihoa, Azterketan sartu beharrean pantaila osoa modutik irtetzeko aukera nahi gabe hautatzea ez bait genuke nahi. Oharra: Kontuan hartu jakinarazpenari jaramon egin ezean automatikoki desagertuko dela eta nabigatzailearen arabera desberdina izan daitekeela. Bestalde, pantaila osoa modua uzteko dauden aukerak aztertzea gomendatzen dugu (ikasleek erabil ditzaketen nabigatzaileei dagokionez), GeoGebra-azterketa Moduan Abisu-leihoa agertaraz dezaketen ekintzetaz jakitun izan daitezen. Oharra: Nabigatzailearen arabera desberdina izan daiteke. Ziurtatu GeoGebra-azterketa Modua abiatu aurretik Deskargatze-barra itxita dagoela.

Adostu "larrialdi-protokoloak" zure ikasleekin

Sortu zenbait "larrialdi-protokolo" azterketan gerta daitezkeen ezbeharrei aurre egiteko. Adibidez, ikasleek lehenbailehen jakinarazi behar liokete irakasleari nahi gabe abisu-leihoa agertarazi dutela (adb., ikaslea pantaila osoa modutik nahi gabe irten da) edota beraien ordenagailuak azterketa normaltasunez egitea galarazten duen arazoren bat dadu.

Utzi zure ikasle guztiei GeoGebra-azterketa aldi berean hasten

Zure ikasle guztiak GeoGebra-azterketa Modua aldi berean hastea eta hura amaitzerakoan bukatutzat ematea gomendatzen dugu. Modu horretan zera egin zenezake...
  • pertsonalizazioa elkarrekin egin, ikasle guztiak Azterketa-ezarpen berdinekin lanean ari direla ziurtatzeko (adb., CAS - kalkulagailua desgaitua).
  • Azterketa hasi aurretik inork ordenagailua egin behar ez direnak egiteko erabiltzen ez duela ziurtatu (adb., Internet edo bestelako programak erabili).

Banatu azterketa-orriak Azterketa hasi ostean

Era berean, azterketa-orriak Geogebra-azterketa Modua ordenagailu guztietan hasi ostean banatzea gomendatzen dugu, zera ziurtatzeko...
  • azalpenak jaso bezain laster ikasle guztiak agindutakoa egiten has daitezkeela.
  • azterketa egiteko ikasle guztiek denbora-tarte bera dutela.
  • ariketak ikusi ostean ikasleek ezin dutela informazioa bilatu baimendu gabeko programaren batean edo Interneten.

Begiratu Azterketa-liburua

Kontuan izan ikasleen Azterketa-liburuak ez direla automatikoki gordetzen azterketa ostean. Edonola ere, Artxibo-menuko Irten Azterketatik aukera hautatu eta berretsi ostean Azterketa-liburua automatikoki azalduko da pantailan, eta irakasleak ikasleen ordenagailuetan Azterketa-liburuen gainbegiratu azkarra egiteko aukera izango du. Azterketa-liburuen erregistroa gorde nahi izanez gero, azterketa bukatu ostean ikasleei Azterketa-liburuaren pantaila-argazkia ateratzeko eta e-mailez bidaltzeko edota beste moduren batean emateko eska diezaiekezu (adb., USB memoria).