Eguzkia eta itzalak. Analemak.

Egilea:
Fran
Irudia plano horizontalean kokatu behar da. Denbora unibertsaleko ordu justuetan (8:00 TU, 9:00 TU, 10:00 TU... eta abar) makila bertikal baten goiko puntuaren itzala analema horietan egongo da. Urtean zehar egunez egun, ordu bakoitzean, dagokion analema marraztuko du makilaren goiko puntuaren itzalak. Benetako eguzkia aurreratu eta atzeratu egiten denez ondoz ondoko egunetan ez du ordu berdinetan itzal berdina egingo, ez luzeraz ez norabideaz. Hain zuzen ere hori adierazi gura izan da eskema honekin. Kalkuluak Urdaibaiko koordenatuetarako egokituta daude, hau da, Gernikako latituderako eta longituderako. h parametroak markatzen du (0,0) puntuan jarri behar den makila bertikalaren altuera. Eskema osos ondo orientatuta egon behar da; X artatza M-E (mendebalde ekialde norabiadea) izan behar da eta Y ardatza H-I (Hego Ipar norabidea). Analema bakoitzak bi adar ditu. Adar batek erakusten ditu makilaren goi puntuaren itzala, behearengainean, abendutik ekainera, eta beste adarrak, uztailetik abendura.