Nola Erabili GeoGebra-tresnak

Zer dira Tresnak?

GeoGebrako Ikuspegi bakoitzak erabiltzen ari zaren Ikuspegiko Tresna-sorta bereziak dituen bere Tresna-barra du. Tresnaren bat aktibatzeko dagokion ikonoa duen botoia saka dezakezu. Ariketa: Sortu zirkunferentzia bat Toolbar Image Zirkunferentzia Zentroa eta bere Puntu bat emanda tresna erabiliz.
  1. Aukeratu  Zirkunferentzia Zentroa eta bere Puntu bat emanda tresna.
  2. Egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan zirkunferentzia sortzeko. Oharra: Lehenengo aldiz klik egiterakoan zirkunferentziaren zentroa zehazten da, eta bigarren aldiz egiterakoan neurria zehazten da.
  3. Aukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu puntuak zirkunferentziaren posizioa zein neurria aldatzeko.

Saiatu zu zeu...

Zer dira Tresna-kutxak?

GeoGebra-tresnak antzeko tresnak edota mota bereko objektu berria sortzen duten Tresnak dituzten Tresna-kutxetan sailkatuta daude. Tresna-kutxaren bat irekitzeko, Tresnaren baten botoia sakatu ostean agertzen den zerrendako Tresnaren batean klik egin dezakezu. Ariketa: Aurkitu Toolbar Image Zuzenkia tresna Tresna-kutxen barruan eta sortu zuzenki bat.
  1. Bilatu Zuzenkia tresna Tresna-kutxetan.
  2. Egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan bi puntu eta beraiek lotzen dituen zuzenkia sortzeko.
  3. Aukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu puntuak zuzenkiaren posizioa zein neurria aldatzeko.

Zer dira Tresna-aholkuak?

Tresnaren bat aukeratzen duzunean tresna hori nola erabiltzen den esaten duen Tresna-aholku bat agertzen da. Aholkua: Tresna honen inguruko argibide gehiago behar badituzu, egin klik Tresna-aholkuan. Hori egiterakoan, aukeratutako Tresnarekin lotutako informazioa duen web-orrialdea irekiko da. Ariketa: Asmatu nola funtzionatzen duen Toolbar Image Poligonoa tresnak eta sortu triangelu bat.
  1. Aukeratu Poligonoa tresna.
  2. Irakurri Tresna-aholkua.
  3. Asmatu nola erabili tresna hau triangelu bat sortzeko.