Nola Erabili CAS Komandoak

CAS Komandoak

CAS Ikuspegian lanean ari zarenean Komandoak erabil ditzakezu. Komandoaren ostean parentesi (edota kortxete) artean komandoak behar dituen parametroak daude. 1. Ariketa Aztertu 12349 zenbakia lehena ote den. Horrela ez bada, adierazi bere zatitzaileen zerrenda.
1.LehenaDa(12349) Idatzi LehenaDa(12349)agindua zenbakia lehena ote den egiaztatzeko. Aholkua: Egia ala gezurra erantzuna jasoko duzu.
2. FaktoreLehenak(12349) Erabili FaktoreLehenak(12349)zenbaki honen zatitzaile lehen guztiak eskuratzeko.

Saiatu zu zeu...

Komandoen osaketa automatikoa

CAS Kalkulagailuaren Sarrera-eremuan komandoren baten lehen bi hizkiak idatzi ostean, GeoGebra komandoa osatzen saiatzen da eta parentesi edota kortxete artean beharrezkoak diren parametroak adierazten ditu.
  • GeoGebrak behar duzun komandoa adieraziz gero, sakatu Enter tekla kurtsorea parentesien edo kortxeteen artean kokatzeko.
  • Iradokitutako Komandoa ez baldin badator bat nahi duzunarekin, jarraitu idazten biak bat etorri arte.
2. Ariketa Aurkitu 1000 baino txikiagoa den zenbaki lehen handiena, baita 1000 baino handiagoa den zenbaki lehen txikiena ere.
1.AurrekoLehena(1000) Erabili AurrekoLehena(1000) komandoa 1000 baino txikiagoa den zenbaki lehen handiena aurkitzeko.
2.HurrengoLehena(1000)Idatzi HurrengoLehena(1000) CAS Sarrera-eremuan eta sakatu Enter tekla 1000 baino handiagoa den zenbaki lehen txikiena kalkulatzeko.