Konstantea bider bektorea

Desplazatu puntu urdina bektorea aldatzeko. Irristailuaren bidez k-ren balioa alda dezakezu. k·v bektorea v bektorearekiko proportzionala den bektorea da. Ohartu k·v bektoreak v bektorearen norabide berdina duela. k positiboa denean, biek noranzko berdina izango dute; k negatiboa denean, aldiz, k·v-ren noranzkoa v-renaren kontrakoa izango da. Moduluari dagokionez, k-ren balio absolutua 1 baino handiagoa denean, k·v bektorea v baino luzeagoa izango da; 1 baino txikiagoa denean, laburragoa eta k-ren balio absolutua 1 denean, biek luzera berdina izango dute.