Nola erabili Erakutsi / Ezkutatu Objektua Tresna

Nola ezkutatu objektuak Ikuspegi Grafikoan

Erakutsi / Ezkutatu Objektua tresna erabil dezakezu Ikuspegi Grafikoan objektu laguntzaileak ezkutatzeko:
1.Toolbar ImageAktibatu Erakutsi / Ezkutatu Objektua tresna.
2. Aukeratu ezkutatu nahi dituzun objektu guztiak. Oharra: Aukeratutako objektu guztiak nabarmenduta egongo dira Erakutsi / Ezkutatu Objektua tresna aktibatuta dagoen bitartean.
3.Toolbar ImageAukeratu beste tresnaren bat ikusgarritasun-aukerak ezartzeko.

Jarraibideak

1.Toolbar ImageAukeratu Tresna-barrako azken Tresna-kutxako Erakutsi / Ezkutatu Objektua tresna. Aholkua: Egin klik Tresna-ikonoan Tresna-kutxa irekitzeko.
2.Aukeratu bi zirkunferentzietakoren bat ezkutatzeko, objektu laguntzailea baita. Oharra: Zirkunferentzia nabarmenduta egongo da  Erakutsi / Ezkutatu Objektua tresna aktibatuta dagoen bitartean.
3.Toolbar ImageAukeratu beste tresnaren bat (adb., Hautatu eta Mugitu tresna) aldaketak gorde eta zirkunferentzia ezkutatzeko.
4.Toolbar ImageEzkutatu beste zirkunferentzia eta zuzenak ere bai.

Saiatu zu zeu...

Nola erakutsi Ikuspegi Grafikoan ezkutatutako objektuak

Erakutsi / Ezkutatu Objektua tresna erabil dezakezu Ikuspegi Grafikoan ezkutatutako objektuak erakusteko:
1.Toolbar Image Aktibatu Erakutsi / Ezkutatu Objektua tresna. Aholkua: Ezkutatutako objektu guztiak nabarmenduta azaltzen dira Ikuspegi Grafikoan.
2.Ez aukeratu berriz erakutsi nahi dituzun objektu guztiak. Oharra: Aukeratutako objektu guztiak ezkutatuta egongo dira.
3.Toolbar ImageAukeratu beste tresnaren bat ikusgarritasun-aukerak ezartzeko.